Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Tafallaldeko AHT gelditu! Elkarlana

28/12/2008 GMT 1

Gelditourrek harrera beroa izan du Tafallan

zonamediacontraeltav @ 18:54

AHTa zalantzan jartzeak ondorio asko dakarzki, garraio-eredua eta gizarte-eredua zalantzan jartzea, adibidez. Gelditourrek horren inguruan Erriberak dituen arazoak azaleratu baditu, oraingoan, Tafallari egokitu zaio. Tafalla, haize errota mordoa, tentsio handiko lerroak, autopista eta beste azpiegitura asko zeharkatzen duten hiria.

Eguneko kronika:
Goizean goiz Tuterako plaza batean egon behar genuen baina ohean gelditu gara goxo-goxo. Ez da alferkeria izan, lasai, hasi berriak gara eta indartsu gaude, egunez egun geroz eta indartsuago gainera, jendearen erantzuna oso ona izaten ari baita. Arrazoia bestelakoa izan da. Tuterako udal txit prestuak 600 euroko ordainsaria eskatzen zigun bi egun bertan eman nahi bagenuen….
Tafalla aldera abiatu gara beraz eta bazkal ostean Miguel Indurain Kirol Hirian paratu dugu Gelditour kamioia. Tafallar asko eta asko kirol egitera edo beren haurrak jasotzera etortzen dira hona eta jende piloa pasatu da gure aurretik. Tafallako elkarlanekoak esku orriak banatzen aritu dira Tafallarendako honelako proiektuak eraginen lituzkeen kalte anitzak eta onura eskasak azalduz. Gaur egun Tafallan haize errota mordoa, tentsio handiko lerroak, autopista eta beste azpiegitura asko zeharkatzen dute hiria. AHT eginen balitz, arte baso zahar bat deuseztatuko lukete, urmael edo laguna bat desagertuko litzateke eta hiria gutxi edo batere erabiltzen ez dituen azpiegiturez inguratua geldituko litzateke.

Jendearen erantzuna oso irekia eta abegikorra izan da eta AHTren inguruko interesa handia ikusi dugu.

Azken orduan eguraldiak txarrera jo du eta euri zaparradaren bat botako zuela sumatzen genuen. Arratsaldeko 8etan materiala jaso eta berehala euri zipriztinak hasi dira. Naturak Gelditour errespetatu du. Gurekin dago. Garbi dago, AHT gelditzera.
Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis